miércoles, 6 de mayo de 2015

NIRE BIZITZA ESKLABO MODUAN

Erromako esklabu bat naiz, txikitatik esklabua izan naiz nire aita esklabua zelako. Azkenean lo egiteko ordua heldu da. Eguzkia ateratzen den ordutik nago lan egiten. Etxean ni eta beste bi esklabu gara, nahiko ondo eramaten gara baina batzutan haserreak ditugu. Gaur, harriak hatzen euki naute hiru orduz, ondoren nire jabea esnatu egin denean gosaria jarri behar izan diot. Hau bukatzean lurrak lantzen ibili naiz jateko ordua heldu arte, eta ondoren arratsalde guztia egon naiz lan egiten. Zorte handia eduki dut jabearekin harreman ona dudalako eta noizean behin diru pizka bat ematen didalako. Nire etorkizunerako espero dut, askatasuna ematea. Gustora nago nire jabeekin baina oso lan gogorra da eta espero dut behingoz bukatzea.






Nire txanda da, tarimara igo behar naiz eta gainera lepoan eraman behar dut "titulus" izeneko karten bat,non esaten duen zeintzuk diren nire trebesiak, zenbat urte ditudan, nongoa naizen eta zeintzuk diren nire akatsak.

Orain nire burua azalduko dut, oso ona naiz gladiadore moduan eta ez naiz bat ere ona meatzaritzan. 25 urte ditut eta Afrikatik ekarri naute esklabu moduan saltzako familia bati. 500 urrezko txanponagatik saltzen naute.

Bi hilabete pasa dira eta orain Constantinoplan bizi naiz, eta etxe handi batean, non ere beste 16 esklabo eta esklaba bizi dira. Lorategi handi bat dago kanpoko aldean. Etxe barruan hainbat logela daude, guretzako bakarrik 4 daude, hau da logela batean 4 esklabu gaude.

Jabeentzako logelak handiagoak eta erosoagoak dira. Ez dut esan baina nire jabeek diru asko dute eta politikan lan egiten dute.

Oso jabe gogorrak dira esklabuekin, dena ondo egin behar dugu, bestela zigorra da hiru egun pasatzea zuloan urarik eta janaririk gabe.

Beste esklabuekin ondo eramaten naiz, denok egoera berean gaude. Bestalde emakumeekin ez digute lagatzen egotea. Bakarrik astean behin eramaten digute emakume bat sexu-harremanak eukitzeko. Hauek ere egoera gogorrak daukate, nire ustez, gure egoera baino txarragoa, zeren bortxatuta daude gizonekin sexu-harremanak edukitzera. 

Nire astea beti berdina da. Eguzkia atera baino lehen esnatu behar naiz. Gero guardia bat etortzen da eta atea irekitzen dit eta sukaldera joan behar gara, zerbait jateko. Jartzen digute ilara batean eta gero egurrezko banku batean eseri behar gara, gure janaria emateko.

Gosaldu ondoren bakoitzak bere lanera joaten da. Batzuk meategian lan egin behar dute, bere forma fisikoagatik. Beste batzuk animaliekin egongo dira, garbitzen eta janaria ematen. Eta besteak gladiadore moduan entrenatu behar dugu. Hilabetero egoten da gladiadoreen espektakulu bat. Nik oraindik ez dut bat ere ez egin, zeren orain dela gutxi etorri naiz.

Oso lan gogorra da gladiadoreena, denbora asko aritzen gara. Gainera eguzkia oso gogor ematen du eta deshidratatzen gara oso azkar. Eguzkia joaten denean gure eguneko lana bukatzen da. Berriro sukaldera joaten gara afaltzeko eta gero dutxa batera eramaten gaituzte. Ondoren logeletara joaten gara eta hurrengo egunean, berdina egiteko esnatu behar naiz.

Ohean nagoenean hasten naiz pentsatzen, nola izango zen nire bizitza eskaboa ez banintz. Pentsatzen dut seme-alabak ditudala, emazte bat eta etxe batean bizi garela guztiak.
Baina esnatzen naizenean nire errealitatera bueltatzen naiz.

Beste batzutan ere, nire buruari esaten diote:"lasai zure bizitza ez hain txarra, pentsatu beste pertsona batzuek zu baino egoera txarragoan daudela". Baino berriro pentsatzen dut eta nire buruari:"ba al dago pertsona bat nik baino egoera txarragoan dagoen pertsona?".

Orduan momentu hartan negarrez hasten naiz, ezer ez ezin dudalako egin egoera hau aldatzeko. Edo zerbait egin ahal dut?

Ez dakit nori entzun diodan, baina esaten zuen jabea hiltzen bazen eta berak testamentuan jartzen bazuen, eskabloek "libertoak" direla, azkenean askeak izango ginen. Baina hori ez da ziur eta izan ahal da, ni jabea baino lehen hiltzen naizela eta orduan ez naiz izango inoiz "liberto" izeneko pertsona bat.