jueves, 20 de octubre de 2016
ERROMATAR EZKONTZAK
Antzinako Erroman ezkontzak egiten ziren seme-alabak izateko.
Haien betebeharrak:
1.- Conumbium: ezkontzeko dokumentuak ziren (bakarrik erromatarrei ematen zizkieten).
2.- Gutxieneko adina ezkontzeko: mutilak 14 urte eta neskak 12 urte izan behar zituzten.
Erromatar ezkontza motak:
1.- Comfarreatio: ezkontzeko modurik zaharrena eta bertan goi mailako biztanleek hartzen zuten parte.
2.- Cooemptio: Erosketa antzeko bat da, emakumearen senarrak beste gizon bati kobrezko txanpon batengatik saltzen zion emaztea.
3.- Usus: Bazegoen ezkontza mota bat ez zuela behar ospakizunik, hau “usus” deitzen zen. Urte bat eman behar zenuen mutilarekin bizitzen eta ezkonduta egongo zinen.
4.- Ius connubium: Neskak beste behar batzuk ere zituen, haren sabela mutilarena zen eta bertan bere umeak jarriko zituen. Erromatar baten lagun batek ume baten beharra bazuen, honek bere emaztea utzi eta bertan bere umeak izango zituen. Umea ateratzen zenean, emakumea bere senarrarekin itzultzen zen.
Errituak:
1.- Egun hautaketa: Errepublika garaian, bazeuden garai batzuk non ezkontzak ez zeuden gomendatuak.Txarto ikusita zegoenez erromako jai-egunetan ezkontzea, senideak ezkontzara joan ordez, jaiak ospatzera joango zirelako.Ezkontzeko egunak, gehienenetan ekaineko lehenengo bi aste artean ospatzen zen.
2.- Janzkera: Emazteak, hasieran erabiltzen zituzten togak eta gero tunika zuzen zuri bat janzten zituzten, lurreraino heltzen zena. Gerrian, gerriko bat jartzen zen korapilo berezi batekin. Korapilo hau senarrak askatu behar zuen dibortzioaren kasuan. Emazteak, sei trentza lotzen zituen buruan, artilezko zinta batekin. Burua, ezkontza-belo laranja batekin estaltzen zuen. Beloaren gainean koro bat jartzen zen. Erabiltzen ziren zapatak beloaren kolore berdinekoak ziren.
3.- Eskakizunak: Familiako gela batean batzen ziren, han mutilak Burdinezko eraztuna jartzen zion neska-lagunari hatz nagian. Antzinako Erroman, behatz honek bihotzarekin nerbio baten bidez komunikatuta zegoela pentsatzen zuten.
Dibortzioak:
Erromatar dibortzioa oso sinplea zen. Senarra txarto jaikitzen bazen edo humore txarraz bazegoen dibortziatzeko eskubidea zuen, orduan emaztea etxetik joaten zen eta seme-alabak aitarekin geratzen ziren. Bitako bat antzua bazen emakumearen errua zen eta senarra dibortzioa egiten zuen. Emakumearentzat ere erraza zen banatzea, baina gero bere erreputazioa geratzen zen. Dibortzioa erraza zen, emakumea hiru gau etzetik kanpo ematen bazituen dibortziatuak kontsideratzen ziren.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario