ESKLABOAK
Nahiz eta Antzinaroan esklabotza ia gizarte guztietan agertu, inon ez zuen lortu Erromatar Inperioan adinako garrantzirik eta hedapenik. Esklaboak gizartearen oinarrian zeuden, baina gizartetik kanpo. Edozein familiak zituen esklaboak, bat edo beste etxe apaletan, eta ehunka edo milaka latifundio handietan. Jabearen ondasuntzat hartzen ziren, etxea, gurdia edota zakurrak bezalaxe. Esklaboei ez zitzaien inolako eskubiderik zor, erosi eta saldu egin zitezkeen, eta jabeak esklaboa hiltzeko eskubidea ere bazuen, hori ez baitzen hilketatzat jotzen. Esklaboa hiltzea zakur bat akabatzearen pareko ekintza zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario